Madrilgo Complutense Unibertsitateko ikasleen bisita Geoparkera

2016-04-20

Asteburuan Madrilgo Complutense Unibertsitateko ikasle talde batek Euskal Kostaldeko Geoparkeko flyscha ezagutzeko aukera izan du.

Asteburuan Madrilgo Complutense Unibertsitateko Ingeniaritza Geologikoko 4. mailako ikasle talde baten bisita jaso dugu Euskal Kostaldeko Geoparkean. Bertan flyscheko itsaslabar ikusgarriak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.

Urtetik urtera liburu natural bikain hau Europa osoko ikasleentzat lan-eremu interesgarri bihurtzen da. Halaber, Geoparkearentzat aberasgarria da ikasle hauen presentzia eta lanean aurrera jarraitzera animatzen gaituzte.

Madrilgo Complutense Unibertsitateko ikasleen bisita Geoparkera