Habia-kutxak zintzilikatzeko irteera egingo da larunbatean Zumaian

2016-04-25

Hitzordua goizeko 11:00etan izango da. Ekintza familiei zuzendua dago eta Artadin egingo da.

Euskal Kostadeko Geoparkeak eta Algorri Interpretazio Zentroak elkarrekin antolatuta, datorren larunbatean, hilak 30, txorientzako habia-kutxak zintzilikatzeko irteera egingo da Artadira. Hitzordua goizeko 11:00etan da, Marina Berri jatetxearen aurreko aparkalekuan (errepidearen beste aldean, Artadiko igoeran). Bi orduz luzatuko da ekimena, 13:00a arte.

Hain zuzen ere, duela hiru aste, 8 eta 12 urte bitarteko haurrek egurrezko hainbat habia-kutxa eraiki zituzten Algorrin egindako tailerrean eta, orain, zuhaitzetan zintzilikatuko dituzte, txoriek babeslekua izan dezaten.

Ekintza familiei zuzendua dago (haurrak heldu baten laguntzarekin joan behar dira). Komeni da aldez aurretik izena ematea 943 14 31 00 telefonora deituz edo info@algorri.eu helbidera idatziz. 

(Argazkiak: Algorri)

Habia-kutxak zintzilikatzeko irteera egingo da larunbatean Zumaian