Geoparkeko hegaztien argazki erakusketa ikusgai izango da uda osoan

2023-07-10

‘Hurbil dituzu, behatu baino ez duzu’ izenburua duen erakusketa ibiltaria Iturraran, Arditurri eta Anduetza parketxeetan egongo da ikusgai, hurrenez-hurren

Euskal Kostaldeko Geoparkean aurkitu daitezkeen hegaztien argazkiekin osatutako erakusketa Gipuzkoako Parketxe Sareko hainbat tokitan ikusgai izango da datozen hilabeteetan. Datorren uztailaren 15etik aurrera, Aian, Oiartzunen eta Zegaman gozatzeko aukera izango da, hurrenez hurren. Aurretik, Legazpin, Mutrikun, Soraluzen, Zizurkilen eta Zumaian bisitatzeko moduan izan da bilduma.

Imanol Manterola eta Oliver Pérez dira esposizioan ikusgai dauden 40 argazkien egileak. Argazki erakusketa ibiltari honetan ikus daitezkeen txoriak oso arruntak dira gurean, hau da, ez dira apartekoak edo exotikoak. Hortik dator erakusketari eman dioten izenburua: Zugandik hurbil dituzu, behatu baino ez duzu. Erakusketak gure ingurura patxadaz begiratzeko gonbita egiten digu eta gertu dugun horretan arreta jartzeko proposamena da. Begirada pausatu eta inguruan, gure begien aurrean, dauzkagun animalia ederrez gozatzeko ez da urrutira joan behar: etxetik gertu daukagun edozein basoan edo parkean airea zeharkatzen edo adarretan atseden hartzen ari diren txoriei so egin eta euren aniztasunaz konturatzeko aukera izango dugu.

Parketxe sarean ikusgai izango den erakusketarako sarrera doakoa izango da. Honakoa da egutegia:

  • Iturraran Parketxea. Pagoetako Parke Naturala, Aia. Uztailaren 15etik abuztuaren 6ra. Ordutegia: asteartetik ostiralera, 10:00-14:00 eta 16:30-18:30. Larunbat, igande eta jaiegunak: 10:00-14:00. Informazioa: 943835389, iturraran@gipuzkoanatura.eus

  • Arditurri Parketxea. Aiako Harriko Parke Naturala, Oiartzun. Abuztuaren 8tik 20ra.Ordutegia: asteartetik larunbatera 10:00-14:00 eta 16:00-18:00. Igande eta jaiegunak: 10:00-14:00. Informazioa: 943495069/688895068, arditurri@gipuzkoanatura.eus

  • Anduetza Parketxea. Aizkorriko Parke Naturala, Zegama. Abuztuaren 22tik irailaren 3ra. Ordutegia: asteartetik larunbatera, 10:00-14:00 eta 16:00-18:00. Igande eta jaiegunak: 10:00-14:00 (irailaren 1ean eta 2an, goizez bakarrik). Informazioa: 943 80 21 87/688 62 36 09, anduetza@gipuzkoanatura.eus

Geoparkeko hegaztien argazki erakusketa ikusgai izango da uda osoan