Euskal Herria Unesco Sarearen 3. Topaketa egingo da ostiralean Gesaltzako Añanan

2016-11-16

Ostiralean, hilak 18, Euskal Kostaldeko Geoparkeak Euskal Herriko UNESCO Sarearen hirugarren Topaketan parte hartuko du, Gesaltzako Añanan.

SARE hau UNESCOrekin hainbat modutara lotuta gauden 19 erakunde publiko eta pribatuok osatzen dugu: PEAS Sareari Elkartutako Eskolak, Elkartutako Liburutegiak, UNESCO Katedrak, UNESCO Zentroak eta Klubak, UNESCOk aitortutako naturguneak, Ondare Unibertsaleko lekuak eta Diseinuaren Hiri Sortzailea.

Laneko eta lankidetza boluntarioko SAREa gara UNESCOri lotutako erakundeen eta euskal gizartearen arteko topagune izan nahi duena eta bake sendoa, pobrezia  gabeko mundua, garapen sostengarria eta kulturarteko elkarhizketaren aldeko giza baloreak sustatzen dituena. 

Hirugarren Topaketa honen helburua UNESCOrekin lotutako erakundeen arteko topaguneak eta lankidetzarako guneak eskaintzea da.  Horrela ekimen multilateralak, gardenak, berritzaileak, euskal gizartearekiko konplize direnak eta UNESCOren balioak dituztenak garatu nahi ditugu Euskal Herrian, estatuan eta nazioartean aitortutako SARE sendo, integratu eta kohesionatu baten bitartez.

Topaketan parte hartu dugun kideon familia-argazkia
Euskal Herria Unesco Sarearen 3. Topaketa egingo da ostiralean Gesaltzako Añanan