Euskadiko Geodibertsitateari buruzko III. Jardunaldiak

GEODIBERTSITATEA naturaren zati banaezina da eta, zenbaitetan, baita herri baten historia eta kulturarena ere. Berau egoki kudeatzeak eta erabiltzeak hezkuntza- eta turismo-aukera berriak ireki ditzake, eta gure lurraldea erakargarriagoa egin.

Azaroaren 22tik 24ra Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeak Euskadiko III. Geodibertsitate Jardunaldiak hartuko ditu, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak eta Geoparkeak elkarlanean antolatuta.

EAEn 2020 Geodibertsitate-estrategia sustatzen interesa duten edo parte hartu nahi duten eragile publiko eta pribatuen arteko topaketa izan nahi du ekimenak.

IZENA EMAN (sakatu gainean)

EGITARAUA

Azaroak 22, Asteazkena. JARDUNALDI IREKIA:

Non: Aita Mari zinema, Zumaia | Norentzat: Geodibertsitatean interesa duten eragile publikoak eta pribatuak.
  • 9:30 - 10:00 Irekiera ekitaldia.

  • 10:00 - 10:45 

"Ondare geologikoa eta geoturismoa existitzen dira?", Luis Carcavilla (IGME)
  • 10:45 - 11:30 

“EAEko GIGen inbentarioa. Galdu ezin ditugun puzzle-zatiak”, Asier Hilario (Geoparkea)
  • 11:30 Kafea.

  • 12:00 - 12:30 

“EAEko GIGen mugen definizioa”Arantza Bodego (UPV-EHU)
  • 12:30 - 13:15 

 “GIGen marko arauemailea eta lurralde-plangintza”, Javier Moreno (EJ-GV)
  • 13:15 - 13:45 

“EAEko Geodibertsitate-estrategiaren lerro nagusiak”Gorka Arana (EJ-GV)
  • 13:45 - 15:00 Galdera-erantzunak.

 

Azaroak 23, OSTEGUNA. LAN-MAHAI PROFESIONALAK:

Non: Deban (parte-hartzaileei emailez jakinaraziko zaie non izango den zehazki) | Norentzat: Geoturismoan, hezkuntzan eta EAEko geodibertsitatearen dibulgazioan lan egiten duten eragile publiko eta pribatuak. *Tailerrak nagusiki euskaraz egingo dira. Plaza mugatuak.
  • 9:00  - 12:00 GEOTURISMOA:

Oinarriak eraiki, lehentasunak identifikatu eta EAEn Geoturismoa bultzatzeko parte-hartzezko prozesua. 
  • 12:00 - 13:00 Bazkaria.

  • 13:00 - 16:00 HEZKUNTZA ETA DIBULGAZIOA:

EAEn Geodibertsitatearen dibulgazioan eta hezkuntza-eremuan oinarriak eraikitzeko parte-hartzezko prozesua. 

Azaroak 24, Ostirala. IRTEERA GEOPARKEAN:

  • 9:00 - 15:00 

Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkea. Geoparkeko interesgune nagusiak ezagutzeko irteera gidatua. Geoparkearen kudeaketa eta erabilera didaktikoa eta turistikoa ere azalduko dira. Autobusez egingo da irteera; zati bat oinez egitekoa izango da, eta itsasontziz ibilaldi bat ere egingo da. Bazkaria barne.

 

IZENA EMAN