Sakoneta, bigarren aldiz National Geographic-eko atarian

2017-11-05

Fran Llano argazkilari bilbotarraren argazkia izan da oraingoan hautatua.

National Geographic-eko atariak egunero mundu osoko argazki ikusgarri bati eskaintzen dio “Eguneko argazkia” eta joan den azaroaren 1ean Fran Llano argazkilari bilbotarrak Sakonetan (Deban) ateratako argazki eder bat argitaratu zuen.

Ez da lehen aldia, ordea, aldizkari entzutetsuak gure flyschari tartea eskaintzen diona; urtarrilaren 23an Sakonetako beste argazki bat hautatu zuen, M. Subirats argazkilariarena.

Sakoneta, bigarren aldiz National Geographic-eko atarian