Herritarren laguntzarekin, tximeleta inurrijalearen mapa osatu da

2017-10-27

Abuztuan abiatu zuten Zerynthia Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Geoparkeak tximeleta inurrijalea eta haren habitata ezagutzeko proiektu kolaboratzailea.

Gentzianaren inurrijalea izeneko tximeleta non bizi den eta arrautzak jartzeko ezinbestekoa duen landarea non kokatzen den ezagutzeko jarduera antolatu zuen duela hilabete batzuk Geoparkeak, Zerynthia elkartearekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera. Izan ere, Geoparkean, Itziarko Itsaspe auzoan, atzeman izan dira Iberiar penintsulako hiru espezieetatik bi.

Landarearen loraldia bukatuta, datuak biltzeko epea aurtengoz itxi da eta herritarren laguntzarekin bildutako informazioarekin tximeletaren balizko kokapenaren mapa osatu da: berdez, tximeletak arrautzak jartzeko erabiltzen duen landarearen kokapena, eta gorriz, tximeleta ikusi izan den lekua. Mapa lagungarria izango da tximeleta espeziea babestu eta kontserbatu ahal izateko.

 

Herritarren laguntzarekin, tximeleta inurrijalearen mapa osatu da