Geogarapen. Euskal Kostaldeko Geoparkearen kudeaketarako Elkartea

Zumaia, Deba eta Mutrikuko Udalek, bazkide sortzaile gisa, 2009ko azaroaren 16an eratu zuten Euskal Kostaldeko Geoparkearen kudeaketarako Elkartea, Geogarapen, Euskal Kostaldeko Geoparkea kudeatzeko eta garatzeko.

Helburuak

Elkarteak honako helburu hauek ditu:

  1. Lurraldearen garapen iraunkorra eta orekatua, lurralde horretako balio geologikoak, naturalak eta kulturalak babestuta bereziki, lurraldean bizi diren pertsonentzako mesedegarri diren ekintzak garatuz eta jarduerak abian jarriz.
  2. Lurraldearen ondare naturala babestea eta zaintzea, garantzi berezia emanez ondare geologikoari, baita baliabide gisa balioa ematea ere, lurralde horretako herritarren garapen ekonomikoa eta soziala lortzea helburu izanik.
  3. Lurreko zientziak lurraldean sustatzea ikerketaren, hezkuntzaren (arautua eta arautu gabea) eta hedapenaren eremuetan, baita beste natur zientziak eta ingurumen-zientziak bultzatzea ere.
  4. Ondare kulturalari balioa ematea, hura dinamizatzea, berreskuratzea eta hedatzea.
  5. Ondare kulturalarekin −materiala eta ez-materiala− lotutako jarduerak (tradizioak, ohiturak, lanbideak, ahozko memoria, sormen artistikoa eta abar) sustatzea eta egitea, betiere ondare geologikoarekin, paleontologikoarekin eta arkeologikoarekin lotura handiena duten jarduerei lehentasuna emanez.
  6. Ingurumen-arloko hezkuntza sustatzea, lurraldearen berezko balioak kontuan hartuz bereziki.
  7. Natura-turismoa sustatzea, bereziki bere balio geologikoak kontuan hartuta, baita kultura-turismoa sustatzea ere; hori guztia iraunkortasun-esparruaren barruan.
  8. Turismo-kultura ez ezik lurraldearen eskaintza ere hobetzea.
  9. Geoparkeen helbururekin bateragarriak diren jarduera ekonomikoak dinamizatzea, tokiko produktuekin lotutako ekimenak babestuz bereziki.
  10. Eta beste erakunde batzuekin lankidetzan jarduteko ekintzak sustatzea eta egitea, elkartearen helburuak sustatzen lagun dezaketen ekintzak, alegia.

Bazkideak

Egun, honako bazkideek osatzen dute Elkartea:

  • Zumaiako Udala
  • Debako Udala
  • Mutrikuko Udala
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza
  • UNESCO Etxea
  • Aranzadi Zientzia Elkartea
  • Debemen, Debabarreneko Landa Garapenerako Elkartea
  • Urkome, Urola Kostako Landa Garapenerako Elkartea
  • Debegesa, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
  • Urola Kostako Mankomunitatea

Gainera, Geogarapen Elkarteak UPV-EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearekin lankidetzarako hitzarmena sinatu du, bientzat interesekoak diren gaiak elkarlanean garatzeko.

Lan-lerroak

Proiektu hau aurrera eramateko, Geogarapen Elkarteak 4 urterako Ekintza Plana du, 2011-2014 urteetarako. Bertan oinarrizko lan-ildoak zehazten dira, 5 bloke desberdinetan banatuta:

  1. Zientzia eta lurraldea
    1. Ikerketa eta azterlanak
    2. Prestakuntza eta hezkuntza
    3. Argitalpenak eta zabalkunde zientifikoa
    4. Zientzia-turismoaren sustapena
  2. Ingurumena eta iraunkortasuna
    1. Azterlanak
    2. Ingurumen-arloko hezkuntza
    3. Bisita gidatuak
    4. Hedapenaren kalitatea
    5. Argitalpenak eta komunikazioa
  3. Turismoa
    1. Azterlanak
    2. Turismo-politika, turismo-produktuak eta kalitatea
    3. Sustapena eta ekitaldiak
  4. Kultura eta tokiko garapena
    1. Landa-ingurumenarekiko eta lehen sektorearekiko sentsibilizazioa
    2. Tokiko gastronomia-produktuen sustapena eta zuzeneko salmenta
    3. Tokiko artista eta artisauen sustapena
    4. Ondare kulturala (ukigarria eta ukiezina) berreskuratzea eta balioa ematea
  5. Zeharkako ekintzak
    1. Geoparkeetako sarbideak eta barne-mugikortasuna
    2. Lurraldearen erabilerak
    3. Ibilbide eta bideak
    4. Ondarearen interpretazioa
    5. Geoparkearen astea antolatzea
    6. Aldizkako beste konpromiso batzuk Geoparkeen Sarearekin