Gabonak Euskal Kostaldeko Geoparkean

2017-12-21

Gabonetan Euskal Kostaldeko Geoparkeak bisita gidatu aukera zabala eskainiko du.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak familia osoari zuzendutako bisita gidatu eskaintza zabala prestatu du gabonetarako. Proposamen ezberdinak eskainiko ditu, bertako ondare geologikoa, kulturala eta naturala ezagutu eta bizi ahal izateko. 

Bisita gidatuak hurrengo egunetan eskainiko dira: abenduak 26, 27, 28, 29 eta 30 eta urtarrilak 3, 4, 5 eta 7. Denera, 19 irteera gidatu egingo dira. Besteak beste, Euskal Kostaldeko Geoparkeko flyscha eta bertako labarrak itsasontziz zein oinez gertutik ikusteko, Debako Santa Maria eliza ikusgarria bisitatzeko edota Mutrikuko hirigune historikoa ezagutzeko aukera izango dugu, gure kostaldean ondoen mantentzen denetako bat.

Kontsultatu HEMEN bisita gidatuen gaineko informazio osoa eta ordutegiak, eta egin erreserba on line. 

 

Gabon jai zoriontsuak eta urte berri on!


 

Gabonak Euskal Kostaldeko Geoparkean