Museoak

Algorri Interpretazio Zentroa (Zumaia)

Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroak, herriko K/T mugaren izena hartu duenak –planetako 5. desagertze handia markatzen duen geruza–, kostaren ingurune naturala modu entretenigarrian aurkeztu eta esplikatzen digu, flyscharen eraketa barne.

Nautilus, Mutrikuko ikasgune geologikoa (Mutriku)

Mutrikuko amildegiak, flysch beltzez osatuak, 100 milioi urte baino gehiago duten fosilez beterik daude. Jesús María Narváezen urtetako lan eta berreskurapenari esker, lagin bilduma garrantzitsu bat antolatu ahal izan da, eta, orain, Nautilus ikasgunean erakusgai dago.

Z Kultur Gunea

Ignacio Zuloagak sortu zuen Kulturgunea (1910-20), XV. mendeko ermitaren eta Santiago bideko erromesen ostatuaren hondarrak zaharberrituta. Eraikin bat erantsi zion multzoari, estudio-tailer gisa erabili zuena.

2012. urteaz geroztik Z Kulturguneak erakusketa iraunkorra du: euskal margolariaren obra sorta bat, haren bilduma historikoa (XIII-XX mende bitartekoak) eta nazioarteko artista moderno eta garaikide ezagunen obra esanguratsuak ditu, besteak beste Picasso, Miró eta Tàpies.

  • www.espaciozuloaga.com
  • info@espaciozuloaga.com