Geoibilbideak

Ezagutu itzazu Euskal Kostaldeko Geoparkeko Geoibilbideen Sarea osatzen duten sei ibilbide geologikoak. Zatoz naturaz gozatzea, paisaia behatzea eta Geoparkeko hiru herriek gordetzen duten ondare naturala eta kulturala gertutik ezagutzera. 

Deskargatu ibilbideak mugikorrean eta eraman zurekin!

1. Algorri: altxor geologikoa

Distantzia: 1,52 km / Iraupena: 40 minutu

Deskargatu mugikorrean Algorri ibilbidea (10,3 MB, PDF)

Munduko santutegi geologiko handietako bat da Zumaiako flyscha. Egin atzera 60 milioi urte, eta ikusi nola sortu ziren Pirinioak, nola desagertu ziren dinosauroak edota nolakoa izan zen Lurraren historian gertatutako klima beroketa handienetako bat. Emango dugun pauso bakoitzak denboran atzera eramango gaitu eta gure planetaren historiako gertaera erabakigarriak ezagutzeko bide emango digu.

2. Elorriaga: Flyscharen begiratoki handia

Distantzia: 2 Km / Iraupena: 45 minutu

Deskargatu mugikorrean Elorriaga ibilbidea (3,2 MB, PDF)

Egin ibilaldia geoparkeko mendien eta flyscheko labar handienen artean, eta gozatu gure leku ikusgarrienetako batez: Baratzazarretako behatokia. Itsasoaren mailatik 100 metrotara dagoen egurrezko plataforma honek Paisaia Natural Babestuaren panoramika bikaina eskaintzen digu: marearteko zabalgune handia, Aitxuriko senadia eta Pikoteko harri jauste izugarriak.

Itsaslabarren dinamika bizia eta biotopoko itsasertzeko ekosistemen konplexutasuna ulertzeko giltzarriak begibistan ditugu eszenatoki honetan.

3. Sakoneta: senaietan eta labarretan zehar

Distantzia: 4,7 km / Iraupena: 2 ordu 15 minutu

Deskargatu mugikorrean Sakoneta ibilbidea (7 MB, PDF)

Ibilbide honek Paisaia Natural Babestuaren alderik ezkutatuen eta ikusgarrienera garamatza, Sakoneta eta Mendata gunea. Ibilbide harrigarri honek txundituta utziko zaitu: senadiak, labar erraldoiak, marearteko zabalgune amaigabe bat eta flyschean zizelkatutako mila txoko.

Paisaia zoragarri honetaz gozatzeko, begiratu itsasaldien taula eta programatu zure itsasbeherarekin zure bisita.

4. Lapari: Flysch beltza

Distantzia: 2 km / Iraupena: 45 minutu

Deskargatu mugikorrean Lapari ibilbidea (7 MB, PDF)

Ibilbide labur eta erraz hau Debako itsas pasealekutik abiatzen da, hondartzen ondotik. Duela 105 milioi urteko itsaspeko kono handi batean murgilduko gara, flysch beltzaren sekretuak ezagutzeko, hura baita geoparkeko zatirik zaharrena.  

Formazio honek Zumaiakoa baino gutxiago ezaguna bada ere, puntu guztiz deigarri batzuk ditu, Aitzandiko tolestura handiak edo Debako noduluak eta septareak, esaterako. 

5. Olatz: haran ezkutua

Distantzia: 6,5 km / Iraupena: 2 ordu

Deskargatu mugikorrean Olatz ibilbidea (9MB, PDF)

Olatz harana sakonune handi bat da, piramide-formako mendiz inguratua. Urak kareharrian egindako ekintzaren emaitza da. Animatu artez, baserriz eta kareharriz betetako paisaia honetan ibiltzera. 

6. Talaia: Paisaia Natural Babestuko integrala

Distantzia: 14 km / Iraupena: 4 ordu 

Deskargatu mugikorrean Talaia ibilbidea (13,35 MB, PDF)

Flyscharen kostaldeko txoko guztiak ongi ezagutu nahi badituzu, hau da zure Georuta. Iibilbide honetan, hainbat ikuspegiz gozatuko duzu: kostaldeko mendiak, labarrak, senadiak eta flyscheko begiratokiak.

Geoibilbide honek Sakoneta, Elorriaga eta Algorri ibilbideetako 18 interesgune biltzen ditu, bai eta Santa Katalinako begiratoki ikusgarria ere.