Otsailak 18

Irteera geologikoa

Ordua: 10:00 - 13:30

Munduko gune geologiko nagusietako baten sekretuak ezagutuko ditugu irteera honetan, oinez lehendabizi, itsasontziz ondoren. Gidari espezializatu batek geologoen jardueraren berri eman eta harkaitzetan jasota gelditu diren hainbat gertakari ulertzen lagunduko digu, hala nola dinosauroen desagerpena eta aldaketa klimatikoak. Algorri interpretazio zentroan hasiko gara, gero itsaslabarrak oinez ezagutuko ditugu eta, azkenik, itsasontzian abiatuko gara. Uretatik harkaitzen ikusmira ederrena izango dugu.

Ohar garrantzitsua: Itsasontzi irteera itsasoaren egoeraren baitan egongo da. Bisitarien segurtasuna lehenetsiko dugu beti Geoparkean.

Prezioa: 20,00 €

Irteera hau blokeatuta dago eta ezin da erreserbarik egin

Jakin beharrekoak

    • Iraupena: 03:15
    • Bisitari kopuru mugatua: 25
    • Beharrezkoak: Berokia eta oinetako egokiak.
    • Gutxieneko adina (urteak): 12
    • Prezioa: 20,00 €

    Irteera puntuak (Konsultatu)

    • Algorri interpretazio zentrua, Zumaia
  • Hizkuntza: Gazteleraz
  • Irteera puntua: Algorri interpretazio zentrua, Zumaia

    Ikusi mapa