Non gaude

Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalerriek Geoparkearen lurraldea osatzen dute. Euskal Herriko kostaldearen erdian kokatzen dira, Gipuzkoako itsasertzaren mendebaldeko muturrean. Lurraldeak, ekialdean, Getariarekin egiten du muga, hegoaldean Aizarnazabal, Zestoa, Azpeitia, Azkoitia eta Mendarorekin, Gipuzkoako udalak denak ere, eta mendebaldean, Bizkaia aldean, Ondarroarekin.

Eremua oso ondo komunikatua dago, hiru euskal hiriburuetatik hurbil. Donostia, adibidez, autoz 30 minutura dago, eta 50 minutura Bilbo (Geoparkeko herrietatik populazio gehien duen Zumaiatik abiatuta kalkulatutako datuak).

Deskargatu Geoparkeko LIBURUXKA TURISTIKOA PDFan.


Lurralderako sarbideetara hurrengo bide eta garraio-azpiegituren bitartez hel daiteke:

Ibilgailu pribatua

  • A-8 autobidea (E-70) Bilbo-Behobia (Frantziako muga), Kantauriko autobidetik mendebalderantz jarraitzen duena, Kantabria eta Asturiaserantz, eta geoparkeko lurralde osoa zeharkatzen duena.
  • Eibar-Gasteiz AP-1 autobidea, A-8a N-1ekin lotzen duena, geoparkeko lurraldean zehar.
  • Donostia-Bilbo N-634 errepidea, lurraldea zeharkatzen duena.

Trena

  • Bilbo eta Donostia lotzen dituen Euskotreneko trenbidea, geoparkean (Zumaia eta Deban) bi geltoki dituena: Euskotren
  • Bilbo eta Donostiarako trenak beste helmuga batzuetatik abiatuta: Renfe

Autobusak

  • Donostiatik > Euskotren
  • Zarauztik > Euskotren
  • Eibartik > Euskotren
  • Geoparkearen eremuan hainbat geltoki dituzten herrietako eta eskualdeetako autobusen bidez

Hegazkina