Ikerketa

Ikerketa proiektuak

Euskal Kostaldeko Geoparkeak lankidetza hitzarmenak ditu hainbat erakunde zientifikorekin. Egun Geoparkea hurrengo ikerketa proiektuetan ari da parte hartzen: 

 

  • KUATERNARIOKO INGURUNE-BILAKAERA DEBA ETA ZUMAIAKO ESTUARIOETAN.  

Alejandro Cearreta irakasleak (EHU) zuzendutako proiektua eta Geoparkeak, Eusko Jaurlaritzak eta EHUk kofinantzatua. Estuarioetako kuaternarioko ingurune-bilakaera ezagutzea du helburu, sedimentuaren azterketa mikropaleontologikoan eta sedimentologikoan oinarrituta.

Proiektuaren iraupena 2013-2015. 

 

  • EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEKO PROZESUAK ETA MODELATU KARSTIKOA

Arantza Aranburu irakasleak zuzendutako proiektua (EHU / Aranzadi) eta Geoparkeak, Eusko Jaurlaritzak eta EHUk kofinantzatua, Geoparkeko mapa geomorfologikoa egin, prozesu karstiko nagusien deskribapena burutu eta bisitatzeko moduko koba baten bilaketa lana egiteko.

Proiektuaren iraupena 2013-2015.

 

  • GEOPARKEKO HAIZEOLEN AZTERKETA.

Xabier Orue-Etxebarria irakasleak zuzendutako proiektua (EHU) eta Geoparkeak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldudniak kofinantzatua. Proiektuak Haizeola baten indusketa barne hartzen du eta baliabide geologikoaren inplikazio kulturalak aztertzeko bidea zabaltzen du. 

Proiektuaren iraupena 2011 – 2015.

Laginketak egiteko baimena

Ikerketa ezinbesteko jarduera da Geoparkearen garapenerako. Horregatik, laguntza eskaniko dizugu. Ondare geologikoaren harrapaketa eta kalteak ekiditeko helburuarekin, laginketa zientifiko guztiek organu kudeatzailearen baimena eduki beharko dute.

Mesedez, beste hurrengo inprimakia eta bidali epostaz flysch@gipuzkoa.net helbidera.