Euskal Kostaldeko Geologia Sinplifikatua (mapa)

Zientzia, hezkuntza eta geoturismoa euskal kostaldean

Euskal Kostaldeko Geologia Sinplifikatuaren mapa FLYSCH & GO egitasmoaren baitan sortu da, Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkearen eta CPIE Euskal Itsasbazterraren ekimenez. Elkartzen gaituen eta gure kostaren izaeraren ezaugarri nagusiena den elementuaren inguruan landu da: flyscha.

Proiektuaren helburua da bi erakundeek hezkuntza eta geoturismo arloetan dituzten esperientziak partekatzea eta erakundeen arteko harremana indartzea. Mapa hau lankidetzaren emaitza da.

EUSKAL KOSTALDEKO GEOLOGIA SINPLIFIKATUA - Ikusi mapa

*Geoparkearen lan hau Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Creative Commons lizentziari jarraituz erabil daiteke.