Dibulgazioa

Euskal Kostaldeko Geoparkeak lurralde honetako berezitasun geologikoen kontserbazioa, ikerketa eta dibulgazioa du helburu nagusienetako bat.

Horretarako, ikus-entzunezkoak, gida-liburuak, liburuxkak eta dibulgaziorako bestelako hainbat baliabide argitaratzen ditu, ondare geologikoa ezagutzera eman eta zabaltzeko asmoz.

Dokumentalak

Flysch, haitzen hitza

www.flyschzumaia.com

Alberto J. Gorritiberea zinemagileak eta Asier Hilario geologoak eta Geoparkeko Zuzendari Zientifikoak zuzendutako lana. 

Dokumentalak Zumaian hasten den bidaia erakusten digu, Islandiako glaziar eta paisaia bolkanikoak zeharkatzen ditu ondoren, Wyomingo (AEB) paisaia zakar eta harrigarriak erakutsi, Yellowstone, munduko parke nazional zaharrenean barneratuz, eta azkenik, Mexikoko Karibeko kostaldean egiten du bidaia, dinosauroen desagertzea eragin zuen meteoritoaren inpaktuaren arrastoen bila. Gure planeta ezagutzeko bidaia zirraragarri honetan zehar, dokumentalak erreflexiorako hausnarketa ere egiten du, aldaketa klimatikoaz edota krisi biologikoaz, Zumaiako itsaslabarren denbora geologikoak ematen duen ikuspuntutik begiratuta. 


Ver vídeoLos documentales de Cultural.es - Los acantilados de Zumaia

Salgai DVDa

"Flysch, haitzen hitza" dokumentalaren DVDa eskuragarri duzu Zumaia, Deba eta Mutrikuko turismo bulegoetan eta Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroan.

 

"Karst, Geoparkearen altxor ezkutua

Kostaldeko Flyscharen geruzek milioika urteetan zehar Geoparkearen historia zaharrena kontatzen diguten moduan,  barnealdeko bailarek eta bertan dauden kobazuloek klimaren eta egungo paisaiaren bilakaerari buruzko informazio baliagarria gordetzen dute. Karstaren mundu misteriotsua da...