Lastur familian

Errotak eta taloak familia osoarentzat

Bisita data gehiago ikusi

Familian
  • Iraupena: 01:30
  • Bisitari kopuru mugatua: 30
  • Beharrezkoak: Jantzi eta oinetako egokiak.
  • Prezioa: 10,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 5,00 € )
  • Irteera puntua: San Nikolas Plaza, Lastur, Deba.

Gaztetxoenak izango dira abentura honetako protagonistak. Xarma berezia duen Lasturko auzoan elkartuko gara eta errota zaharrean artoa eho ondoren, irinaz taloa egiten ikasi eta txistorrarekin jango dugu. Haurrek zein helduek ongi pasatzeko aukera izango dute.