Lastur familian

Errota, taloak eta herri-jolasak familia osoarentzat

Bisita data gehiago ikusi

Familian
  • Iraupena: 03:00
  • Bisitari kopuru mugatua: 35
  • Beharrezkoak: Jantzi eta oinetako egokiak.
  • Prezioa: 15,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 8,00 € )
Gaztetxoenak izango dira abentura honetako protagonistak. Lasturko errota zaharrean artoa eho ondoren, irinaz taloa egiten ikasi eta txistorrarekin jango dute. Jarraian, xarma berezia duen Lasturko plazan elkartu eta euskal jolas tradizionaletan arituko dira: txingak, sokatira, lokotx biltzea, zaku lasterketa… Haurrek zein helduek ongi pasatzeko aukera izango dute.