Irteera geologikoa

Geoparkeko santutegi geologiko nagusia. Dinosauroen desagerpena eta beste gertakari asko. Oinez eta itsasontziz

Bisita data gehiago ikusi

Oinez Museoa Itsasontzia
  • Iraupena: 03:15
  • Bisitari kopuru mugatua: 25
  • Beharrezkoak: Berokia eta oinetako egokiak.
  • Gutxieneko adina (urteak): 12
  • Prezioa: 20,00 €

Irteera puntuak (Konsultatu)

  • Algorri interpretazio zentrua, Zumaia

Munduko gune geologiko nagusietako baten sekretuak ezagutuko ditugu irteera honetan, oinez lehendabizi, itsasontziz ondoren. Gidari espezializatu batek geologoen jardueraren berri eman eta harkaitzetan jasota gelditu diren hainbat gertakari ulertzen lagunduko digu, hala nola dinosauroen desagerpena eta aldaketa klimatikoak. Algorri interpretazio zentroan hasiko gara, gero itsaslabarrak oinez ezagutuko ditugu eta, azkenik, itsasontzian abiatuko gara. Uretatik harkaitzen ikusmira ederrena izango dugu.

Ohar garrantzitsua: Itsasontzi irteera itsasoaren egoeraren baitan egongo da. Bisitarien segurtasuna lehenetsiko dugu beti Geoparkean.