Geoparkeko herriak

Itsas ondarearen eta tradizioaren lekukotzak Mutrikun, Deban eta Zumaian

Bisita data gehiago ikusi

  • Iraupena: 01:30
  • Bisitari kopuru mugatua: 25
  • Beharrezkoak:
  • Prezioa: 8,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 5,00 € )
Itsasoari begira bizi izan dira mendeetan Geoparkeko herriak eta itsas ondare oparoa gordetzen dute. Bisitariek itsasoari eta itsas kulturari estu lotutako herri bat ezagutuko dute bisita bakoitzean (Mutriku, Deba edo Zumaia), alde zaharreko eraikin eta monumentu nabarmenak bisitatuz. Ibilbide kultural gomendagarria itsas tradizioa, kultura eta historia maite dutenentzat.