Flyscha, begirada batean

Itsasontzi-ibilaldia, Lurraren liburu harrigarria uretatik ezagutzeko

Bisita data gehiago ikusi

Itsasontzia
  • Iraupena: 01:00
  • Bisitari kopuru mugatua: 39
  • Beharrezkoak: Jantzi egokiak eguraldiaren arabera.
  • Audiogidak: Audiogidak bisitarientzat ingelesez eta frantsesez
  • Prezioa: 15,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 8,00 € )

Irteera puntuak (Konsultatu)

  • Txomin Agirre kaia, Zumaia edo Kirol portua (9.pantalana), Zumaia

Itsasontziz joan-etorria egingo dugu, Deba-Zumaia biotopo babestuan barrena. Flyscharen labar ikusgarriak ezagutuko ditugu, 50 milioi urtetik gorako historia daukatenak; baita 100 metroko lurjausiak itsasertzean, ezkutuko kalak eta Europan dagoen marearteko zabalgune handienetako bat ere.

Ohar garrantzitsuak:

  • Kontsultatu beti irteera puntua posta elektronikoz bidaliko zaizun erreserba konfirmazioan. Desberdina izan daiteke eguna eta orduaren arabera.
  • Itsasontzi irteera itsasoaren egoeraren baitan egongo da. Bisitarien segurtasuna lehenetsiko dugu beti Geoparkean.
  • Eguraldiagatik irteera bertan behera geldituz gero, "Flyscha oinez" irteera egiteko aukera eskainiko da.