Euskal Kostaldeko Geoparkeko bisitarien kopuruak %44 egin du gora 2016an

2017-01-19

2016an 14.076 lagunek parte hartu zuten Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkeak eskainitako bisita gidatuetan, 2015ean baino %44 bisitari gehiago.

Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkeak bisitari kopuruaren igoera nabarmenarekin amaitu du 2016. urtea. Guztira, 14.076 lagunek parte hartu zuten iaz Geoparkeak eskainitako bisita gidatuetan, 2015ean baino %44 bisitari gehiago.

Debako, Mutrikuko eta Zumaiako udalerriek osatzen dute Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkea. Aparteko ondare geologiko, natural eta kulturala du eta turismo jasangarri eta geoturismo eskaintza berritzaile eta onenetarikoa eskaintzen du Euskadin.

Egunotan Geoparkeak astebururo ditu esperientzia turistikoak, bertako herritar zein bisitariei zuzenduta, Lurraren historia zirraragarria, paisaiaren edertasuna eta hiru herrietako kultura hurbiltzea helburu dutenak. Aldi berean, Geoparkea badabil 2017 urte osoko egutegia eta programa prestatzen.

Euskal Kostaldeko Geoparkeko bisitarien kopuruak %44 egin du gora 2016an