Euskadiko geodibertsitateari buruzko III. Jardunaldiak egingo ditu Geoparkeak

2017-07-05

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailarekin elkarlanean, jardunaldiak azaroaren 22tik 24ra bitartean egingo dira.

Euskadiko Geodibertsitateari Buruzko III. Jardunaldiak antolatuko ditu Geoparkeak azaroaren 22tik 24ra bitartean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailarekin elkarlanean. Aurreko edizioa duela bost urte egin zen, Bilbon. 

Geodibertsitatean interesa duten eragile ezberdinen arteko topaketa izan nahi du ekimenak eta geodibertsitatearen alorrean diharduten EAEko erakunde publiko zein pribatuek orain arte egindako lanak ezagutzera eman nahi ditu. Lehenengo bi egunetan hitzaldiak eta mahai-inguruak egingo dira topaketaren gai nagusiei buruzko eztabaida eta gogoeta pizteko. Hirugarren egunean Geoparkeko interesgune geologiko nagusienak ezagutzeko irteera egingo dute parte-hartzaileek.

Euskadiko geodibertsitateari buruzko III. Jardunaldiak egingo ditu Geoparkeak