Olatzeko ibilbide geologikoa estreinatu du Geoparkeak

2017-06-29

Geoparkeko Geo-ibilbideen sarera gehitzen azkena izan da, eta lehendabizikoa Deba-Zumaia Biotopotik kanpo sortzen dena.

Olatzeko ibilbide geologiko berria Geoparkeko Geo-ibilbideen sarera gehitzen azkena izan da, naturaz gozatu, paisaia behatu eta Geoparkeak gordetzen duen ondare geologiko eta natural aparta deskubritu nahi duen ororentzat. Guztira 6,5 kilometroko ibilbidea da eta familia osoarentzat aproposa, ez baitu zailtasunik. 

Ibilbidearen inaugurazio ofiziala joan den ekainaren 4an egin zen. 20 bat lagunek parte hartu zuten Martin Arriolabengoa EHUko geologoaren eta Gonzalo Torre Geoparkeko ingurumen teknikariaren eskutik egin zen irteera gidatuan. Arriolabengoak karstari buruzko doktore tesia egin berri du.

Olatz haran harrigarria da, piramide forma duten mendiz inguratua. Kareharria desegin izanaren ondorioz sortutako sakonune bat da, eta hori dela eta, artadi handiak eta historiaurreko kokaguneak toipatuko ditugu bertan, baita, berrikiago, haran honetako herrixkak eta baserrietako ohiturak ere. Ibilbidean zehar hainbat interpretazio panel jarri dira. 

Olatzeko ibilbide geologikoa estreinatu du Geoparkeak