Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren NBE BEKA PROGRAMA 2017

2017-05-05

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren NBE Beka programaren baitan, UNESCO Etxeak hautaketa prozesua abiatuko du laster UNESCOk Afrikan, Asian eta Latinoamerikan dituen bulegoetan lan egiteko.

 

NORI ZUZENDUTA DAUDE BEKAK

EAEn 2016ko urtarrilaren 1a baino urte bete lehenagotik, gutxienez erroldatuta dauden gazteei.

 

BETEKIZUNAK

  1. Deialdi-urtean 35 urte beteta ez izatea.
  2. Unibertsitateko titulua.
  3. Garapenerako Lankidetzan esperientzia edo/eta prestakuntza izatea.
  4. EAEko gizarte eta giza-izaerako erakunde edo programekin lotura aktiboa.
  5. Ingelesean edo/eta frantsesean maila ona edukitzea.
  6. Aurreko deialdietan programa honen onuradun ez izatea.

 

IRAUPENA

Urte bat, luzagarria bitara. 2017ko amaiera baino lehen lanean hasi beharko da.

 

DOTAZIO EKONOMIKOA

Urte bakoitzeko 18.000 euro.

 

UNESCO BULEGOETATIK ESKATUTAKO PROFILAK

UNESCOren lan esparruak: hezkuntza, gizarte-zientziak, natura-zientziak, kultura eta komunikazioa eta informazioa.

 

UNESCO BULEGOAK

Afrika, Asia eta Latinoamerikako herri desberdineko bulegoak .

 

HAUTAKETA PROZESUA

Seinalatutako baldintzak betetzeaz gain, UNESCO bulegoetatik eskatutako profil profesionaleei egokitutako profil profesionala eta akademikoa daukaten kandidatuek hautapen-prozesuan parte hartuko dute.

Hautapen-prozesua osatuta egongo da elkarrizketa pertsonalaz eta hizkuntza-proba batez.

UNESCO Etxeak aurreaukeratutako kandidatu bakoitzarentzako proiektu bat garatuko du eta Garapenerako Euskal Agentziak barematuko ditu proiektu hauek 22/2007 Dekretuan agertzen diren irizpideen arabera.

Hautatutako perstonen behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratuko da.

 

ESKAERA

Beka eskatu nahi baduzu, bidali CVa argazkiarekin “BEKAK” erreferentzia aipatuz:

becasunesco@unescoetxea.org

Epemuga: 2017ko maiatzaren 14a

 

Informazio gehiago

* Web gunean: UNESCO Bekak

* edo UNESCO Etxean:

    Tfnoa.   94 427 64 32

    becasunesco@unescoetxea.org

 

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren NBE BEKA PROGRAMA 2017